Blog de komunika

Aurtengo leloa: Aldatu / Lema de este año: Cambia

Hastera doan ikasturte hau beste aukera da hazteko, erronka berriak planteatzeko, amets egiteko, ilusioak egiteko.
Aukera bat aldatzeko, izan gaitezen bezain onak izateko.
Gure ikaslegoaren ondoan egon behar dugu, laguntzeko, orientatzeko.... Haiek dira mundu honen etorkizuna eta aldaketaren motorra.
Aldaketaren haziak izan gaitezen!
Ausartzen zara?

El curso que enseguida comenzará trae consigo una nueva oportunidad de crecer, de plantearse nuevos retos, de soñar y de hacerse ilusiones.

Bruce Davidson - Batxilergoko

Bruce Davidson, Rekalde Aretoan.
Pasa den ostiralean, maiatzaren 4an, Batxilergoko 1. Mailako Argazkigintza, Zinemagintza eta Komikia ikasgaiaren ikasle taldea joan zen Bruce Davidson estatubatuarraren (1933) argazkien erakusketa ikustera. Erakusketak argazkilariaren ibilbidea laburbiltzen du. Izugarrizko aukera zen begirada pertsonala aberasteko, artista honen argazkiek azaldutako historia, gizarte eta gizakiaren izaeraren bidez.

Eskolen arteko Foroa - Foro interescolar

Gaur goizean DBHko 2. mailako ekoordezkariek (Uhaitz, Aketza eta Diego) parte hartu dute, gure ikastetxeko EA21eko koordinatzailea den Xabier Askasibarrekin, Otxarkoagako udaltegian garatu den Bilboko Eskolen arteko Foroan. Hor partekatu dute, beste hainbat ikastetxetako ikasleekin, Haur Hezkuntzako 5 urtetik batxilergora egin genuen zaratari buruzko diagnostikoa, eta foroan egon diren udalaren ordezkariei Bilbo hobetzeko iradokizunak aurkeztu dizkiete.

Aitor Arana - Hitzaldia Batxilergoko ikasleekin

Asteazkenean, apirilak 18, Aitor Arana idazle Legazpiarrarekin solasean aritu ginen. Literatura arloan, hainbat eleberri idazteaz gain; itzulpen, entseiu edota antzerki lanetan ere aritu izan da. Batxilergoko lehen mailako ikasleek, berak idatziriko Bost ahizpa liburua irakurri dutenez, idazle jator honi zenbait galdera zuzentzeko aukera paregabea izan zuten.
Espero dezagun, hurrengoan Aitor bera ere, liburu honetaz edota beste edozein liburuz solasaldi goxoa eskaintzera bertaratzea, jarduera interes handikoa izan bait zen.

Zer da zoriontasuna?

Zein da nire misioa mundu honetan? Zer da zoriontsua izatea? Zer egin ahal dut besteak zoriontsuak izateko? Zer egiten dut nire aisialdiarekin?

Honelako galderak eta bururatzen zaizkigunak izango ditugu gurekin datozen egunetan. Geletan honi buruzko hausnarketak eta lanak martxan jarriko ditugu: Zure zoriontasuna, nire zoriontasuna...

 ¿Cuál es mi misión en la vida? ¿Soy feliz? ¿Qué puedo hacer para que los demás sean felices? ¿Qué hago con mi tiempo libre?

Páginas