Blog de komunika

Kiroletan murgildurik!! Mendi irteera

Igande honetan eta Kirol Sailaren barne, tokatu zaigu 3. irteera egitea. Programa jarraituz Barrikara joan behar ginen baina aldaketa bat egin behar izan genuenez urtarrilean, Orozko aldera joan ginen.

Urigoiti eta Arasketa arteko ibilbidea egin genuen eta uneren batean Gorbeia Parkean sartzeko ere, aukera zan genuen.

Eskertu nahi dugu umeekin joan ziren gurasoei beraiek gabe ezinezkoa zelako honlako irteerak aurrera eramatea.

Gure kirolariak, martxan

 Pasa den ostiralean ikastetxeko atletismo taldeak Basaurin ospatu ziren kirol ospakizun batean parte hartu zuen Atletismo Bizkaiko Federazioak antolatu zuen lehiaketan. Gure neska-mutilak primeran pasatzeaz aparte, oso "marka" onak lortu zituzten eta bi emaitza horiekin (kirolaz gozatzea eta parte hartzea) Federaziotik bultzatutako leloarekin, bat egin zuten...#diviertiendoseconelatletismo.

 

 

Bilbao Birziklatuz Ikastetxeetako kanpaina - Campaña escolar sobre reciclaje de Bilbao

Egun hauetan DBHko 4. mailako ikasleak parte harzten ari dira Bilboko udalak antolatutako birziklapenari buruzko kanpaina batean, non kontsumo jasangarria eta sortutako hondakinen inguruko tailer praktiko bat egitea proposamena den.

El alumnado de 4º de ESO está participando estos días en una campaña impulsada por el ayuntamiento de Bilbao sobre el reciclaje, en el que se propone trabajar el consumo responsable y una correcta gestión de los residuos a partir de un taller práctico. 

Páginas