Blog de komunika

Dieta orekatuaren garrantzia birpasatzen dugu

Kaixo!

LH ko 1. mailako ikasleak gara. Aste hauetan zehar Naturan elikagaiei buruz informazio asko ikasi dugu eta amaitzeko Marimarrekin nutrizioari buruzko saioa izan dugu. Oso interesgarria izan da.

Kaixo!

Somos los alumn@s de 1º de primaria. Durante estas semanas en Natura hemos trabajado el tema de los alimentos y para terminar hemos tenido una sesión de nutrición con Marimar. Ha sido muy interesante!

DBH 2. Mailako ikasleak Pagasarrin / Los alumnos de 2º de ESO en el Pagasarri

Pasa den asteartean, irailaren 26 an, DBH 2. mailako ikasleek, ikastetxe bertatik abiatutako ibilaldia burutu zuten Pagasarriren tontorrean, Hezkuntza Fisikoa departamentuak antolatutako jardunaldian. Izugarrizko eguraldia gozatu zuten egun pasa horretan naturaren erdian. Horrez gain, orientazio ariketa bat egiteko aukera izan zuten iparorratzaren laguntzaz. Guztira, 16 kilometrotako txangoa bete zuten neska-mutil txapeldunek.

Baso kromatikoa - Bosque cromático DBH2

Pasa den ikasturtean zuhaitz gaia jorratu genuen DBHko 2. mailako ikasleok Plastika ikasgaian. Zuhaitzen inguruan landu genuen praktika artistiko desberdinetatik: naturaren aurreko marrazkia, margoa, tinta txinatarra, frottage eta, azkenik, eskultura. Azken hau uztartu genuen koloreen teoriarekin eta “Baso kromatikoa” dugu emaitza, idazkaritzaren ondoan ikusgai duzuena.

Agenda 21 curso 2016-2017: evaluación y resumen. EA21 2016-2017 ikasturtea: ebaluazioa eta laburpena

Honen bitartez gure Ikastetxearen ingurumen konpromisoaren eta Ekintza-planaren ebaluazioak aurkezten dizkizuegu, ikasturte honetan EA21etik egindako lana zehaztasunez ezagutu ahal izateko. Jarraian, ikasturtean zehar garatutako ekintza nagusien laburpena irudietan ikusteko aukera izango duzue. Eskerrik asko lan honetan parte hartu duten ikasleei, familiei, irakasleei eta ez-irakasleei. Hurrengo ikasturtean gehiago!

Páginas