Batxilergoa

Gure ikastetxeak batxilergorako heziketa-eskaintza berria aurkezten du, ikasleentzako onuragarria dena.

Etapa honetan, beste helburu askoren artean, ikasleak hurbil duen unibertsitatera sartzeko behar izango dituen dohainak prestatzea, bere lana, kontsulta eta ikerketaren bidez prestatzeko gai izatea, pertsona kritikoa bilakatzea, euskal kultura eta hizkuntzak ezagutzea, nahiz beste hizkuntza batzuk ere.

Alde batetik, gure autonomía-erkidegoan batxilergorako dauden A eta D bi hizkuntza-eredu eskaintzeaz gain, eredu hirueleduna ere eskaintzen dugu, zenbait irakasgai ingelesez egiteko aukerarekin.

Beste aldetik, bi modalitate garrantzitsuenetan sakonduta, batxilergoko 2. kurtsoan sei heziketa-ibilbide desberdin aurkezten ditugu aukerako zenbait irakasgairekin. Horrela ikasleek behar izango dituzten heziketa-eskakizun gehienei erantzuna ematen diegu, ondorengo ikasketetara sartzeko hain zuzen, bai unibertsitatekoak bai lanbide-heziketakoak.

Honako taula honeta aurki dezakezue batxilergoko etaparen sarrera eta irteera ordutegiak, astegun desberdinetan.

Etaparen ordutegiak (goizeko jardunaldia bakarrik):

eguna astelehena asteartea asteazkena osteguna ostirala
sarrera 8:00 8:00 8:00 8:00 8:00
irteera 14:50 14:50 14:50 13:55 13:55

Identifikatzen eta bereizten gaituzten ezaugarri batzuk:

  • Lau hezkuntza lerro
  • Hauetako modalitate eta aukera hauek ikasteko aukera:
    • Zientzia eta teknologia
    • Gizarte zientziak eta Humanitateak
  • Ikasgai batzuk ingelesez ikasteko aukera (History, TIC, English Projects Alive...)
  • Hautazko ikasgai eskaintza zabala, etorkizunean unibertsitateko eta heziketa zikloetako ikasketak bideratzeko
  • EGA/ HABE3 lortzeko prestakuntza
  • Ur berodun igerilekua eta gimnasioa erabiltzeko eskubidea, bazkide bezala
  • Banakako elkarrizketak egiteko aukera
  • Ikasleentzako hezkuntza/lanbide-orientabideko saioak
  • Informatika eta teknologiazko ikasgaiak, metodologia eta kurrikuluma eguneratuta daukatenak. Programazio kontzeptu aurreratuak, robotika, 2D eta 3D diseinua
  • Informatika gela eramangarriak (Eskola 2.0 ordenagailuak)
  • Norberaren erabiltzaile eta posta elektroniko helbidea

Gure ikasleak, etorkizunean, gure gizartearen aldaketan partehartzaileak izango dira, eta gure ustez, belaunaldi berrien hezkuntza beste pertsonekiko errespetuan eta enpatian errotuta egon behar da.

Hori dela eta, gure ikastetxetik, ikasleei aukera bat ematen diegu solidaritate esperientziak bizitzeko, eta honetaz aparte, haien hazkuntza pertsonala zaintzeko espazioak, alde akademikoaz aparte. Solidaritatean Hezteko Plana, konbibentzia tutorialak edo bokazionalak, edota eguna era desberdin batean hasteko gonbidapenak, pertsonak bezala ere hazteko, gure ikasleriari eskatzen diogunaren alde oinarrizkoa dira.

Batxilergoko etapan zehar gure ikasleei hainbat ekintza osagarriak eskaintzen dizkiegu. Hauen bitartez, esperientzia, pertsona eta leku berriak ezagutu ahal izango dituzte, honela haien hezkuntza osoagoa izateko.

Elurrarako bidea lehenengo kurtsoan, San Diego hiriarekin egingado ikasle-trukea, European Youth Parliament ekintzan parte hartzeko aukera edo etapako azken bidaia dira gure ikasle ohiek maitasunez gogoratzen duten ekintzak.

Gure 17-18 kurtsorako ikasgai-eskaintza ezagutu nahi baduzu, hemen matrikulaziorako hautaketa orrialdeak deskargatu ahal dituzu.

Batxilergo 1

Gai honi buruzko arazorik edukiz gero, gurekin kontaktatu mesedez.