EIB

Eginkizuna

El Salvador-Maristak ikastetxea haurrei, gaztetxoei eta gizarte guztiari, bere testuinguru soziokulturalean kalitateko heziketa eskaintzen duen itundutako zentro pribatua dugu.

Giza baloreak gure sortzaile dugun Marcelino Champagnaten erara jarraituz lantzen ditugu. Gure heziketa-lanean denei laguntzea dugu helburu. Alabaina, gure erronkarik behinena beharrizanik handiena duten gaztetxoei erantzun egokia eta eraginkorra bideratzea izango litzateke; hauek, gure lehentasunetako bat baitira.

Hazkuntza arlo guztietan erabateko heziketa eskaintzen dugu; gaztetxoak trebeak edo adituak izateko, beraien inguru sozialarekin konpromisoa izateko, eta batez ere protagonista bilakatuko diren gizartean parte har dezaten.

Gure gestioak etengabeko hobekuntza eta berrikuntzarako jarrera iraunkorra du oinarri, heziketa-komunitate guztiaren parte-hartzeaz hain zuzen ere.

Ikuspegia

Guk, kristau balioetan heziz eta gure Berezko izaeran agertzen diren Marcelino Champagnatengandik jasotako hezkuntza ezaugarrietan oinarrituz heziketa-eredu bilakatutako ikastetxea izan nahi dugu, denen beharrizan eta jakin-minei erantzuna eskainiz.

Kalitateko zentrua izan nahi dugu, gure kideen etengabeko formazioa eta berrikuntza pedagogiko sendoaren alde egonez. Horrez gain, ikastetxearen jarduerarekin bat datorren heziketa-komunitateko kideen asebetetzea bultzatu nahi dugu, era berean heziketa- lanaren bideragarritasuna eta mantentze-lana bermatuz.

Balioak

  • Heziketa arloan bertan agertu eta besteenganako hurbiltasuna izan haurrei eta gaztetxoei entzunez. Bereziki gehien behar dutenei, beren beharrizanetarako erantzunak eta gaitasunak garatzeko euskarriak eskatzen dizkugutelako.
  • Harrera eta familia espiritua. Alde batetik, komunitate eta balore pertsonal gisa eta bestalde, heziketa balore eta balore ebanjelitzatzaile gisa bizikidetza landuz.
  • Begirunea eta tolerantzia. Interkulturaltasun, inmigrazio eta aniztasun egoerak kontuan hartuz.
  • Denon arteko egitekoa. Anaia eta sekularrek elkarrekin lan eginez.
  • Partaidetzarako kudeaketa. Heziketa-komunitateko kideen arteko erantzunkidetasuna sustatuz.
  • Talde-lana. Gure irtenbideak eta erantzunak elkarren artean trukatuz.
  • Lan eta profesionaltasun espiritua. Antolakuntza eta lanarekiko ardura hedatuz.
  • Berrikuntza, etengabeko hobekuntza eta formazioa. Proiektu berriak sortaraziz eta baliabideak, lan arteko aldiak eta arduraldi pertsonalak aintzat hartuz.
  • Ingurumenarekiko ardura sustatzeko konpromisua. Heziketa-komunitatea garapen iraunkorraren arloan parte hartzeko sentsibilizatuz.

Berariazko konpetentziak

  • Gure hezi egiteko eran familiek duten konfidantza eta onarpen soziala ematen digun hezkuntza arloko esperientzia sakona.
  • Hezkuntza elkarte barneko harremanetan azaltzen dugun familia izaera, harrerarako gaitasuna eta tratu umila eta maitekorra.
  • Etengabe sendotzen den prozesuen bidezko kudeaketa sistema. Berau garatzeko organizaziorako gaitasuna eta talde lana.
  • Irakasleen formakuntza planak garatzen ibilbide luzea, hautaketa prozesuak, hasierako akonpainamendua eta jarraipena barne.
  • Ikastetxeen nortasun maristarraren jarraipena eta bizia bermatzen duten laikoen inplikazioa berauen antolamendu eta kudeaketan.
  • Hezkuntza zein pastoral-planen ezarpenaren ibilbide luzea haur eta gazteen hazkunde gizatiar eta espirituala lantzeko prozesuen arloan.
  • Onbideratze ekonomikoa.
  • Ikastetxeko koordinazio eta kudeaketa sistema probintziako taldeekin batera.