Eskuragarri dituzu kiroldegiko ekintzen informazioa.
Tenperatura ezin hobea dugu! Altuera egokia! Zeu bakarrik falta zara.
Bilboko eta inguruetako familientzako #igerilekuak irekiko ditugu.
PLISTI PLASTA FAMILIAN, 0 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurtxoentzako jarduera bat, ostiraletan izango dena, ur azpian moldatzen ikasteko.
PLISTI-PLASTA FAMILIAN
Ostiral arratsaldetan igerileku txikia irekiko diegu etxeko txikienei, uretako ingurunearekin lehen hartu-emana egitera etor daitezen eta urak eskaintzen dizkigun abantaila guztiez goza dezaten (beti ere bere aitarekin edo amarekin batera, haiekin uretan egon beharko baitute une oro).
Uraren tenperatura 30 gradukoa da, gure txikientzat aproposa.
Anima zaitezte zuen txikitxoekin etortzera, eta, klase bat ez bada ere, monitore bat izango duzue uneoro, laguntzeko eta ariketekin, posturekin eta abarrekin gidatu ahal izateko.
Garrantzitsua: derrigorrezkoa da ur-pixoihalak eta igerilekuko txanoa erabiltzea, eta txikienentzat albornoz bat gomendatzen da.
Ordutegia: ostiraletan 16: 15etik 19: 15etara.
Prezioa: 1. saioa doan. 20 saioko bonoa 50€.
Igeriketa eskolako ekintzak larunbatetan goizetan garatzen dira.
1. ITSAS IZARRAK. De 12:35 a 13:25 horas // 12:35etik 13:25era
Kurtsoan zehar 5 urte beteko dituztenentzat bideratuta dago. Urarekin lehenengo kontaktua izango dute. Flotagarritasuna, burua ur-azpian sartu, zango-crawl-a eta ikastekojokoak egingo dituzte.
2. ITSAS ZALDIAK. De 11:45 a 12:35 horas // 11:45etik 12:35era
Aurrekoan egindako berdina landuko da, baina crawl estiloko ariketa gehiago egingo dira.
3. KARRAMARROAK. De 10:55 a 11:45 horas // 10:55etik 11:45era
Crawl estiloa eta arnasketa egokiak ikasiko dituzte Bizkar-estiloan ere hasiko dira eta igerileku handiarekin lehenengo kontaktua izango dute.
4. DORDOKAK. De 10:05 a 10:55 horas // 10:05etik 10:55era
Crawl estiloa indartu eta bizkar estiloa ikasiko dute. Igerileku handira egokituko dira.
5. ARRAIAK. De 9:15 a 10:05 horas // 9:15etik 10:05era
Crawl eta bizkar estiloak. Irteerak landu eta igerileku handira egokituko dira.
6. OLAGARROAK. De 09:15 a 10:05 horas // 9:15etik 10:05era
Crawl eta bizkar estiloen hobekuntza. Irteerak eta flotagarritasuna sakonera handiko gunean landuko dituzte.
7. EZPATAARRAINAK. De 10:05 a 10:55 horas // 10:05etik 10:55era
Crawl eta bizkar estiloen hobekuntza. Iraupen fisikoa hobetuko dute baita bular-igeriketarekin hasi ere.
8. ORKAK. De 10:55 a 11:45 horas // 10:55etik 11:45era
Crawl, bizkar eta bular-igeriketa estiloen hobekuntza. Tximeleta estiloarekin hasiko dira. «Holandarra» egingo da.
9. IZURDEAK. De 11:45 a 12:35 horas // 11:45etik 12:35era
Crawl, bizkar eta bular-igeriketa estiloen menderaketa eta tximeleta estiloaren hobekuntza. Urpeko bataioa.
10. MARRAZOAK. De 12:35 a 13:25 horas // 12:35etik 13:25era
Igeriketa estiloen entrenamendua eta SOS ikastaroetarako prestakuntza. Taldeko itsas bidaia egiteko aukera emango zaie, igeri eginez.
astenehenak eta asteazkenak 18:30etan
astearteak eta ostegunak 16:45etan.
astelehen eta asteazkenetan: HASTAPENA
17.50 - 18.40
astearte eta ostegunetan: HOBEKUNTZA
17.50 - 18.40
astearteak eta ostegunak 18:00etan.
asteazkenak 15:30etan.
ostiralak 16:45etan.
Taldeetarako entrenamendu bereziak:
ASTEKO 2 SAIO: