Gure izaera

Gure Eginkizuna definitzeko erreferenteak diren dokumentuen artean Misión educativa Marista (MEM) dugu. Testu hau hezkuntza maristarraren eguneratutako ikuspegia izateko sortu zen. Institutuak 1998ko abustuan onartu zuen. Zenbaki batzuk aipagarriak dira islatu nahi dugun hezkuntza markora hurbiltzeko aukera ematen digulako.

  1. Instituzio maristarraren erroa Marcelino Champagnat-engan dago (MEM, 1).
  2. Hezitzaile maristak garelarik, Marcelino Champagnatek zuen gazteen bizitzak eta egoera eraldatzeko ametsari bereganatu eta jarraitzen diogu, behartsuenenak bereziki (MEM, 30).
  3. Marcelino Champagnaten eginkizunaren gunea Jesukristo ezagutzera ematea eta maitatua izateraztea zen, gazteak “kristau onak eta hiritar zintzoak” bihurtuz (MEM 69 y 70).
  4. Hezkuntza gure ebanjelizatzeko markoa da. Hezkuntza integrala eskeintzen dugu, garapen pertsonal eta gizatiarraren kristau ikuspegi batean oinarrituta (MEM 76).
  5. Hezkuntza eredu propio baten bidez, hezkuntzaren ikuspegi integral batean oinarrituta, balioak komunikatzeko asmoa daukana. “Haurrak ondo hezitzeko maite behar ditugu, danak modu berdinean” Marcelinok esana. Honen arabera, gure hezkuntza ereduaren ezaugarri nagusiak ondoko hauek dira: presentzia, umiltasuna, familia izaera, lanari maitasuna eta Mariaren ereduari jarraitzea (MEM 97 y 98).
  6. Eskola maristarra ikasteko, bizitzeko, ebanjelizatzeko lekua da. Ikasleei “ezagutzen, egiten, elkarrekin bizitzen, izaten ikasten” irakasten die (MEM 126).