Haur Hezkuntza - 2 urte

Bere bizitzaren parte izan nahi dugu

Haur hezkuntzako ikasleak

Gure seme-alabentzako aukeratzen dugun ikastetxea oinarrizkoa da haien bizitzan nor izango diren ezartzeko. Maristak Bilbao ikastetxeko hezkuntza ibilbidea 2 urteko gelan hasten da, kurtsoaren hasieran 2 urte dituzten umeentzako, edo urte honen abenduaren 31 baino lehen 2 urte betetzen dituztenentzako.

HHko 1.Ziklo honen helbururik nagusiena umeei beren konpetentziak, ahalmenak eta dohaiak suspertzen eta pertsona oso bat izatera iristeko egin behar duten ibilbide luzean abiatzen laguntzea dugu, beti inguru-giro seguru eta adeitsu batean.

Hau guztia gurasoek bisita ditzaketen eta ireki berriak diren instalazioetan egiten da, talde gazte eta profesional baten ardurapean.

Sakatu beheko ataletan informazio gehiago nahi izanez gero.

2 urteko gelen instalazio berriak egokitzen dira ikastetxean inplementatzen ari garen metodologietara egokitzeko. Ezagutu nahi badituzu, gure bisita birtualean sar zaitezke, edota ikustera etorri hizordua adostu eta gero.

Instalaciones

Maristak Bilbao ikastetxean uste dugu gaitasun linguistikoa ezinbestekoa dela gure ikasleen garapenarako.

B eta D hizkuntza ereduetan oinarrituta, pixkanakako gehitzen dugu ingelesa, 2 urtetik batxilergoraino. Honela, gure ikasleek ikasketa hirueledunak jarraitu ahal izango dituzte. Horretarako, atzerriko hizkuntzetako ikasgaietaz gain, gure ikasleek hainbak ikasgai gazteleraz, euskaraz edo ingelesez egin ditzakete.

Goizez

  • sarrera: 8:50
  • irteera: 12:40

 

Arratsaldez

  • sarrera: 15:00
  • irteera: 16:20

 

Ekainean, kurtsoko azken bi astetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ordutegia goizez bakarrik izango da, sarrera eta irteeraren orduak mantenduz. Egun hauetan haurtzaindegia, garraio eskolarra eta jantokien zerbitzuak jarraituko dira. Dana hau zirkular baten bidez eta eskolako gidan zehaztuko da.

Monitore laguntzaileak
Bi urtetik ingelesearen hastapena
Hainbat ekintza osagarri
Ekipamendu informatikoak gela guztietan
Psikomotrizitate gela