Haur hezkuntza - 2. zikloa (3 - 5 urte)

Haur Hezkuntza heziketa prozesuko lehen etapa dugu; umearen jaiotzatik 6 urte bete arteko aldia bereganatzen duelako hain zuzen ere.

Honako ziklo honetan, 3 eta 6 urte bitarteko umeekin lan egiten dugu. Maila bakoitzeko 3 ikasle talde ditugu; ziklo osoan 9 talde osatzen ditugularik.

Haur Hezkuntzako lan esparruan umearen autonomia pertsonala, giza ingurunea eta ingurune fisikoaren ezaguera edota komunikazioa bideratzeko hizkuntzen garapena lantzen dira bereziki. Izan ere, lehenengo urteetatik hasita euskara eta kulturara, edota ingelesaren ezagutzara jotzen dugu; giza eta kristau baloreak sustatuz eta baztertu gabe.

Metodologia

Ikasgeletako diseinuak eta materialeek umeari bere garapen pertsonalean aurrera egiten laguntzen diote. Umeek proiektuka lan eginez, ikasitakoak errealitateakin zerikusi zuzena duela sumatzen dute; burututako guztia askoz hobeto ulertuz.

Etapa hauetako hizkuntza ereduak B eta D izango ditugu, berez euskera indartu arren, Lehen Hezkuntzaren hasieran maila egokia izatekotan batik bat.

2 urteko geletatik hasita ingelesa ere agertuko da; metodologia aktiboaren bidez. Motibazioa eta jarrera positiboa sustatuko dira hizkuntza berriaren ezagupenerako.

Astean zehar, horretarako propio dauden geletan( 2 gela 3 urtekoetan eta gela bakarra 4 edota 5 urtekoetan), psikomotrizitate saioak burutuko dira musika saioekin batera. Horrez gain, 5 urtekoekin igeriketa saioak burutzen hasiko dira; jolasaren bidez uraren beldur ez izaten ikasteko batik bat.

Haur Hezkuntzako 2. zikloko gela guztietan arbel digitala izango da; ikasleak teknologia berrietara hurbilaraziz eta bestelako gaitasunak garatuz.

Informazio orokorra

Ordutegia

  • Goizez:
    • Sarrera: 08:45ean.
    • Irteera: 12:40ean.
  • Arratsaldez:
    • Sarrera: 15:00etan.
    • Irteera: 16:20an.
  • * Asteazkenetan arratsaldez ez da klaserik izango; ordutegia 08:45etik 13:10era izango delarik.


Ekipamendua

Psikomotrizitate edota igeriketa saioetan ikastetxeko ekipamendua erabiliko dute. Hala ere, beste batzuetan eskolako mantala ere erabiliko dute.

Jantoki zerbitzua

Jantoki zerbitzuan, ikastetxean bertan prestaturiko jakiak esakainiko dira. Halaber, menuak eskaintza zabala izango du eta elikadura arazoak dituzten ikasleak ere kontuan izango dira. Nahi izanez gero, Jantokia atalean sartu eta bertan kontsulta dezakezue.

Autobus zerbitzua

Jantokia atalean ere kontsulta daiteke.

Haurtzaindegi zerbitzua

Haurtzaindegi zerbitzua 07:35etik 08:45era eta 16:20tik 20:00etara izango dugu.