Historia

C/ Iturribide, 78
48006,
Bilbao, Bizkaia

Tlf: 94 432 91 00
Fax: 94 432 91 50
e-mail: elsalvador@maristasbilbao.com

2008ko irailaren 24an 90 urte bete dira maristak Bilbon kokatu zirenetik. Urte kopuru galanta, oharkabean joaten ez uzteko modukoa. Salmoak dioen legez, 90 urte eta gero, argi eta garbi esan daiteke gurea ikastetxe sendoen eta beteranoen artean dagoela. Gorka Castillok El Correo (97/03/10) egunkarian honako hau idatzi zuen: "Ikastetxea auzo baten auzokideentzat nortasun ezaugarria da“, eta gainera „jesuiten ikastetxea Indautxuko auzoari dagokio maristenena Alde Zaharrari eta Santutxuri, edota La Sallekoa Deustuari dagokion bezala. Hala da, Plaza Berriko urre koloreko harriak mintzatuko balira, amaitu berriko mende honetako Bilboko historiaren hainbat atal kontatuko ligukete.

PLAZA BERRIA ETA ITURRIBIDE KALEA

Plaza Berrian, 4 zenbakian, 1918. urtean hiru anaia maristek haien hezkuntza lanari ekin zioten. Lehendabiziko 5 ikasleak 78 bilakatu ziren kurtsoa amaitu zenerako. Hezkuntza lana behin baino ez zen moztu: 1936-1937 ikasturtean, Gerra Zibilaren erdian. Plaza Berriko eraikin zaharrean mila ikasle baino gehiago egotera heldu ziren batera ikasketak jarraituz. Eskaera gero eta handiagoa zen, baina ikastetxea ez zegoen behar bezalako egoeran, beraz Iturribiden ikastetxe berria eraikitzea erabaki zen, lehenengo maristak hazi ziren gunean bertan. Leku-aldaketa 1965ean burutu zen, baina orduko PREU etapak (geroko COUa) 1998ra arte "botxoan" jarraitu zuen. 88 urte hauetan, milaka ikasle pasatu dira ikastetxeko geletatik eta ehundaka anaia eta irakasle sekular arduratu dira kristau onak eta hiritar zintzoak lortzeaz, behin Marcelino Champagnat Deunak, maristen fundatzaileak, emandako aginduari jarraituz.

GURE EGUNEROKO LANEAN PRESENTE

88 urte hauetan Plaza Berriko eta Iturribideko ikastetxetik pasatu diren ikasle ohiak eta irakasleak bihotzez gogoratzen ditugu eskerronak emanez. Haien entrega eta konpromisoz betetako lanari jarraitzen diogunok, herentzia hartuta, mendixkaren garaitik babesten gaituen Begoñako Andra Mariren gerizpean jartzen gara.