Kanpainak

Ikasturtean zehar, ikastetxearen esentzia diren balioak bizitzeko espazioak eta ekintzak gauzatzen ditugu: presentzia, hurbiltasuna, familia izaera… Kanpainak ildo honetatik doaz.

Kanpaina burutu aurreko sentsibilizazioa kontuz zaintzen dugu ikasle, irakasle eta familien parte hartzeko gogoa pizteko: KILO kanpaina, Bokataren eguna, Txozna solidarioa, Asteburu solidarioa, Giza eskubideen aldeko kanpaina, Haurren eskubideen aldeko kanpaina, SED kanpaina…