Nazioarteko ikasle-trukea

Batxilergo 1eko ikasleek San Diegoko (California) ikastetxe batekin hezkuntza eta kultura truke bat egiteko aukera dute, borondatezkoa eta 3 asteko iraupenarekin, Aste Santuko ta aurreko astean.

Bertan beren adineko seme-alabak dituzten familiekin bizi eta beren konpetentzien garapen osoa bideratuko dituzten jarduerak egin ahal izango dituzte. Data desberdinetan, gure familiak izango dira San Diegoko gazteak jasoko dituztenak antzeko baldintzekin.