Solidaritatean Hezteko Plana

Proiektuaren helburua, praktikatik abiatuta, solidaritatean heztea da, gizarteko behartsuenekiko sentikortasuna eta zerbitzua pizteko ezagutze eta hurbiltzea ezinbestekoak direla ulertzen baitugu.

Proiektua Batxilergo 1eko ikasleekin hasi zen, geroago DBH4 eta LH6ra zabalduz.

Batxilergoko ikasleek haur, gazte edota adinekoei arreta ematen dieten inguruko elkarte eta instituzioetan egiten dituzte solidaritate praktikak. DBH4koen lana HH eta LHkoei laguntzari zuzentzen da. LH6koek txikienei laguntzen diete eguerdiko mahaia prestatzen.

Hezkuntza elkarte osoari dagokio, ikasleak eta borondatezko irakasleak, PAS, gurasoak eta ikasle-ohiak barne.