DBH2 Pagasarrin

Pagasarrira txangoa!!!

Pasa den astelehenean DBH bigarren mailako ikasleak Pagasarri mendira igo ginen. Eguraldi zoragarriarekin bat eta erritmo alaian aterpetxera heldu ginen bertan guztiok bateratzeko eta tontorrerako bidea batera egiteko. Gailurrean argazkia atera eta ondoren berriro ere aterpetxera bueltatu ginen orientazio joko bat burutzeko. Iparorratzen inguruko azalpena jaso ondoren, hauekin aritu ginen lanean. Ondoren, naturaz gozatzen geuden bitartean bazkaria goxoa jan eta denbora librea izan genuen. Amaitzeko, eskolarako bidea egin genuen danok batera.
 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.