IRAES taldea

Kaixo!
Maristak Bilbao ikastetxeko IRAES taldea gara, LH 6ko eta DBH 1eko ekoordezkariek sortzen dugun taldea. Hilabetean behin edo birritan elkartzen gara, 5. solairuan dagoen gela batean. Sei partaideak elkartzen garenean, begirada bat ematen diegu lan proposamenei eta lanean hasten gara. Argazkian talde erdia agertzen da bakarrik (DBH1eko ekoordezkaiak, hain zuzen), egun horretan LH6koak Lurraskako baserri eskolan zeudelako. Gurekin batera, Kroki ikusi dezakezue, EA21eko gure maskota. Ondoan dagoen kartelean IRAES taldearen berri emango dugu.

IRAES taldean parte hartzen dugun lehen aldia da eta espero dugu esperientziaz asko gozatzea. Pixka bat berandu hasi arren, gogotsu hasi gara.

Maristak Bilbao ikastetxeko IRAES taldeko kideak
 

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.