Noticias

Alarma-egoeraren luzapena

Familia estimatuak:

Kongresuko osoko bilkurak baimena eman du asteazken honetan, martxoaren 25ean, alarma-egoera apirilaren 12ko 00:00ak arte luzatzeko. Martxoaren 14an deklaratu zen, COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, eta martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak aldatu zuen.

SUSPENSIÓN DE LAS CLASES

Familia estimatuak:

Eusko Jaurlaritzak eskola jarduera 15 egunez bertan behera uztea erabaki du, COVID-19 koronabirusaren ezohiko neurri gisa. Hona hemen honi buruzko informazio guztia:

1.- Eusko Jaurlaritzaren zirkularrak ezartzen du aurrez aurreko hezkuntza-jarduera aldi baterako etetea ikastetxe eta etapa guztietan, Haur Hezkuntzatik Unibertsitateraino, Lanbide Heziketa barne. Komunikatu ofiziala atxikitzan dizuegu.

Artez Blai 2020

Datorren astean, urtarrilaren 20tik 24ra, gure ikastetxea hankaz gora jarriko da, arteaz hitz egiteko. Artez Blai itzultzen delako, gure apustua gure ikasleek adierazpen artistiko batzuk hurbilagotik ezagut ditzaten.

Bigarren hezkuntzan eta batxilergoan musikaz, dantzaz, pinturaz, ilustrazioaz... hitz egingo dugu, hitzaldi, tailer eta masterklaseekin. Haur eta Lehen Hezkuntzan, gure kultura izango dute ardatz, eta euskal dantzekin gozatuko dute, kalejira eta erakustaldi batekin amaitzeko.

Gogoratu! Ate irekiak 20-21

Gure ikastetxea ezagutu nahi duzu? Datorren larunbatean, urtarrilaren 18an, 10:00etan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ateak zabaltzeko jardunaldia ospatuko dugu. Gure hezkuntza proiektua eta instalazioak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Eta ezin bazara etorri, baina hala ere ezagutu nahi bagaituzu, eskatu bisita pertsonalizatua formulario honen bidez, gure egunerokotasunean ikastetxea ezagutzeko.

EITB Maratoia - Lau Teilatu

Kaixo! Hona hemen duela egun batzuk ikastetxean grabatu zen bideoa, haurren minbiziaren aurkako EITB maratoirako.

Txakurbizi - Aurkezpena ikastetxean

Joan den astean, David Razkin gure lankideak Txakurbizi proiektu solidarioa aurkeztu zuen eskola-komunitate osoarentzat. Proiektu horretan, Kuba txakurrarekin batera, bizikletaz egin zituen Bilbo eta Bukarest arteko distantzia -4.000 km-, eta 5.000€ baino gehiago bildu zituen Maristen Casa ale Esperantei -Esperanzako etxea- obra sozialerako (etxerik gabeko adingabeak hartzen dituen).

Haurtxaroan abusu sexualari buruzko aurkezpena

Pasa den asteartean, ikastetxean garatu zen haurtxaroan abusu sexualari buruzko hitzaldi bat, familientzat. Oso inportantea den gai bat izanda, webgune honen bidez egin zen aurkezpena eskuragarri jartzen dugu, edozein familiek edo beste pertsonek ezagutu ahal izateko.

“TRABAJA CON NOSOTROS” PLATAFORMA EGUNERATZEA

Maristen Probintzia Iberikako ikastetxeren batean lan egin nahi baduzu, sartu eta erregistratu TRABAJA CON NOSOTROS plataformaren bertsio berrian. Bertan zure profila osatu ahal izango duzu, zure informazio pertsonalarekin eta zure prestakuntza- eta bizi-esperientziekin. Informazio hori guztia lagungarri izango da zu aukeratzeko, baldin eta zure profil profesionalaren ezaugarriekin bat datorren pertsona bat behar badugu.

Nota de prensa

28/04/2017

Con relación a la sentencia dictada por la Sala de lo Social del Tribunal Supremo, que revoca la dictada por la Sala de lo Social del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco de fecha 21 de julio de 2015.

Orriak